miércoles, 29 de octubre de 2008

"The Corporation" Mark Achbar eta Jennifer Abbott (pelikularen komentarioa)

“The Corporation” dokumentala hiru zatietan banatua da, bakoitzak arazo baten azterketa aurkezten du, hauek gaur egungo egoerarekin lotuta daude.

Lehen zatian korporazio baten aurkezpena egiten da, bere natura eta pertsonalitatea azpimarratuz.
Dokumentalak esaten digu, korporazioa instituzio dominante bat dela euren interesei esker mugitzen den instituzio bat. Hau talde batez osatua dago eta gizartean integratua dago. Hastapenean, korporazioen Historia aipatua da, euren zereginak eta betebeharrak zehaztuz. Dokumental honetan, parte hartzaile asko daude, adibidez: Michael Moore, Milton Friedman, Marly Barlow… Halaber, laginleen explotazioa aipatua da. Enpresa hauetan, arropak publikoari oso prezioa altuan salduak dira, eta langileak soldata oso apalak irabazten dituzte. Bestalde, empresa batzuen eraginak azalduak dira, hain zuzen ere naturaren kutsadura edo gizaki, animali batzuen desformazioan. Parte hartzaile batzuek diote korporazio hauen arazoa euren garatzeko nahia dela, euren benefizioak handitzeko asmoa.

Bigarren zatian, korporazio garapenaren eragina azaldua da. Zatiaren hasieran, parte hartzaile batek adierazten du irailaren 11-ko atentatuek nolabait benefizioak ekarri zituela. Hau da, katastrofeak onurak ekartzen ahal dituzte. Instripuen ondorioz, petrolioa eta urrearen prezioak igo ziren eta batzuek diru asko irabazi zuten. Azkenik, esplikatua da korporazio hauen publizitatearen manipulazioa. Kasu zehatz bat esplikatzen digu, publizitateak haurra manipulatzen du eta haurrak gurasoa. Modu honetan, haurrek irabazten dute eta produktuen jabeak ere.

Bukatzeko, korporazioak duen demokrazioari buruzko indiferentzia aipatzen du.
Dokumentalaren azken zatiak adierazten digu, korporazioak konfrontazio asko ukan dituela estatu mugatzaileekin. Zati hau bukatzen da, aholku batzu emanez gizartea berreskuratzeko eta korporazio handi hauei aurre egiteko. Hainbat ezadoztasun mugimendu aurkeztuak dira. Michael Moore dokumentalistak bukatzen du dokumentala, bere buruari ziurtaraziz, dokumental honen aurrean dagoen pertsonak erreakzionatuko duela eta zerbait egingo duela arazo handi honen aurrean.

lunes, 27 de octubre de 2008

TOP 7

Top 7 honetan ikasgaiarekin lotuta dauden web guneak aukituko ditugu, hautapenaren arrazoiarekin batera.

1 / www.ikastube.com
IKUS eta IKAS

Nere irudiko, web gune hau oso lagungarria izaten ahal da alde batetik, kazetaritzarentzat onuragarriak diren aholkuak ematen dituelako. Bestalde, programekin laguntza ematen du, azalpen bideoen bidez.

2/ www.youtube.com
YOU TUBE

Web gune hau bideoien eskaintzan oinarrituta dago, norbera bere etxetik deskargatzen ahal ditu, munduko edozeinek jarritako bideoak. Orri hau oso erabilgarria izango da gure ikasgaiarekin, edozein gai buruzko bideoak aurkitzen ahal ditugulako.

4/ www.eitb.com

Gune honek lotura zuzena dauka kazetaritzaren munduarekin. Bertan albisteak ikus-entzunezko elementuen bidez tratatuak dira. Gainera euskal gizartean EITB komunikabideak garrantzia handia dauka.

5/ www.euskaltube.com
Euskal Tube, You Tube bezalako zerbitzuak eskaintzen ditu.
Modu honetan euskalzaleak euren bideoak igotzen ahalko dituzte, batez ere euskeraz.
Gainera, interesgarria iduritzen zait, web gune honek lotura zuzena duelako gure herrian gertatzen denarekin.

6/ www.video.google.es
Gaur egun “Google” zerbitzaria munduan zehar erabiltzen den zerbitzu bat da. Honek eskaintza oso zabala ematen digu. Nere iritziz, “Google, video” sail honetan ikusentzunezko munduari lotuta dauden hainbat bideo aurkitzen ahal ditugu.

7/ www.wikepedia.com

Beti interesgarria da enziklopedia baten web gunea ezagutzera. Gainera, irakasgai honetan teknologiarekin lotura zuzena duenez, hitz tekniko asko erabiltzen dira eta “wikipedia” bezalako gune bat oso lagungarria izaten ahal da, sail askoren jatorria ezagutzeko.

8/ www.ikasvlogak.blogspot.com

Web gune honek lotura zuzena dauka gure erakasgaiarekin. Bertan askotan bideoen bidez, ikasgaian egin beharreko betebeharrak azalduak dira, ikusentzunezko azalpenen bidez.

Irulegiko Irratia: barnekaldetik … txoko guztietara


Irulegiko irratia 1981 urtearen azaroan sortu zen.
Lehen emankizunak, Irulegin kokaturiko Menta etxaldetik bidaltzen ziren. Garaian, euskal komunikabideak ez ziren gaur bezain garatuak eta hori oztopo garrantzitsu bat izan zen.

Irulegiko Irratia bi helburu garrantzitsuekin sortu zen. Alde batetik, Euskal Herriaren barnekaldearen biziaz komunikatzea, bestalde, euskerak merezi duen tokia eskaintzea komunikabideetan.
Euskal komunikabide honetan 10 langilek promazio ezberdinak aurrera eramaten dituzte, hala ere, 60 laguntzaileek herrien berriemaileak dira.
Azken hamar urte hauetan, Irulegiko Irratia, Gure Irratia eta Xiberoko Botzak elkarlana sustatu dute, eta honi esker Euskal Irratien Federazioa sortu da, non azken denboraldi hauetan Antxeta Irratia bezalako komunikabideak integratu dira.
Hona emen irratia entzuteko dauden emisio ezberdinak:

  • Donibane Garaziko aldean: 91.8 Mhz
  • Amikuzen 94.2 Mhz
  • Aiherran 97.4 Mhz
  • Alduden 100.7Mhz

viernes, 24 de octubre de 2008

Herri-izenak euskaraz informazio saioetan (ariketa)

Irakurri arretaz ondoko esaldiak, ondo ahoskatzen saiatu eta esan bietatik zein dagoen ondo idatzita.
Esaldiok telebistako zein irratietako informazio saioetan esateko moduan omen daude. Egilea: Gorka
J. Palazio. CC 3.0 lizentziapean (byshare
alike). Euskal Herriko Unibertsitatea.

0.A
Al
Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea
hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.
0.B
Al Gore estatubatuarrak, Luxemburgeko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herrirako
bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.
_______________________
1.A
Zenbait
manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan
1.B
Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazajstango Errepublikan
_______________________
2.A
Litekeena
da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak
2.B
Litekeena da Marokkon edo Ganbian izango dira Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen
topaketak
_______________________
3.A
Boliviar
gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.
3.B
Boliviatar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen
dituztenak.
_______________________
4.A
Georgiako
hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.
4.B
Georgiako hiriburuan, Tiflisen alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta
euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.
_______________________
5.A
Abkhaziarrak
georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen
hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.
5.B
Abjaziatarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen
hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.
_______________________
6.A
Euskal
arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten beldur.
6.A
Euskal arrantzaleek Seitxelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten
beldur.