lunes, 27 de octubre de 2008

TOP 7

Top 7 honetan ikasgaiarekin lotuta dauden web guneak aukituko ditugu, hautapenaren arrazoiarekin batera.

1 / www.ikastube.com
IKUS eta IKAS

Nere irudiko, web gune hau oso lagungarria izaten ahal da alde batetik, kazetaritzarentzat onuragarriak diren aholkuak ematen dituelako. Bestalde, programekin laguntza ematen du, azalpen bideoen bidez.

2/ www.youtube.com
YOU TUBE

Web gune hau bideoien eskaintzan oinarrituta dago, norbera bere etxetik deskargatzen ahal ditu, munduko edozeinek jarritako bideoak. Orri hau oso erabilgarria izango da gure ikasgaiarekin, edozein gai buruzko bideoak aurkitzen ahal ditugulako.

4/ www.eitb.com

Gune honek lotura zuzena dauka kazetaritzaren munduarekin. Bertan albisteak ikus-entzunezko elementuen bidez tratatuak dira. Gainera euskal gizartean EITB komunikabideak garrantzia handia dauka.

5/ www.euskaltube.com
Euskal Tube, You Tube bezalako zerbitzuak eskaintzen ditu.
Modu honetan euskalzaleak euren bideoak igotzen ahalko dituzte, batez ere euskeraz.
Gainera, interesgarria iduritzen zait, web gune honek lotura zuzena duelako gure herrian gertatzen denarekin.

6/ www.video.google.es
Gaur egun “Google” zerbitzaria munduan zehar erabiltzen den zerbitzu bat da. Honek eskaintza oso zabala ematen digu. Nere iritziz, “Google, video” sail honetan ikusentzunezko munduari lotuta dauden hainbat bideo aurkitzen ahal ditugu.

7/ www.wikepedia.com

Beti interesgarria da enziklopedia baten web gunea ezagutzera. Gainera, irakasgai honetan teknologiarekin lotura zuzena duenez, hitz tekniko asko erabiltzen dira eta “wikipedia” bezalako gune bat oso lagungarria izaten ahal da, sail askoren jatorria ezagutzeko.

8/ www.ikasvlogak.blogspot.com

Web gune honek lotura zuzena dauka gure erakasgaiarekin. Bertan askotan bideoen bidez, ikasgaian egin beharreko betebeharrak azalduak dira, ikusentzunezko azalpenen bidez.

No hay comentarios: