miércoles, 29 de octubre de 2008

"The Corporation" Mark Achbar eta Jennifer Abbott (pelikularen komentarioa)

“The Corporation” dokumentala hiru zatietan banatua da, bakoitzak arazo baten azterketa aurkezten du, hauek gaur egungo egoerarekin lotuta daude.

Lehen zatian korporazio baten aurkezpena egiten da, bere natura eta pertsonalitatea azpimarratuz.
Dokumentalak esaten digu, korporazioa instituzio dominante bat dela euren interesei esker mugitzen den instituzio bat. Hau talde batez osatua dago eta gizartean integratua dago. Hastapenean, korporazioen Historia aipatua da, euren zereginak eta betebeharrak zehaztuz. Dokumental honetan, parte hartzaile asko daude, adibidez: Michael Moore, Milton Friedman, Marly Barlow… Halaber, laginleen explotazioa aipatua da. Enpresa hauetan, arropak publikoari oso prezioa altuan salduak dira, eta langileak soldata oso apalak irabazten dituzte. Bestalde, empresa batzuen eraginak azalduak dira, hain zuzen ere naturaren kutsadura edo gizaki, animali batzuen desformazioan. Parte hartzaile batzuek diote korporazio hauen arazoa euren garatzeko nahia dela, euren benefizioak handitzeko asmoa.

Bigarren zatian, korporazio garapenaren eragina azaldua da. Zatiaren hasieran, parte hartzaile batek adierazten du irailaren 11-ko atentatuek nolabait benefizioak ekarri zituela. Hau da, katastrofeak onurak ekartzen ahal dituzte. Instripuen ondorioz, petrolioa eta urrearen prezioak igo ziren eta batzuek diru asko irabazi zuten. Azkenik, esplikatua da korporazio hauen publizitatearen manipulazioa. Kasu zehatz bat esplikatzen digu, publizitateak haurra manipulatzen du eta haurrak gurasoa. Modu honetan, haurrek irabazten dute eta produktuen jabeak ere.

Bukatzeko, korporazioak duen demokrazioari buruzko indiferentzia aipatzen du.
Dokumentalaren azken zatiak adierazten digu, korporazioak konfrontazio asko ukan dituela estatu mugatzaileekin. Zati hau bukatzen da, aholku batzu emanez gizartea berreskuratzeko eta korporazio handi hauei aurre egiteko. Hainbat ezadoztasun mugimendu aurkeztuak dira. Michael Moore dokumentalistak bukatzen du dokumentala, bere buruari ziurtaraziz, dokumental honen aurrean dagoen pertsonak erreakzionatuko duela eta zerbait egingo duela arazo handi honen aurrean.

1 comentario:

ermitañua dijo...

Iepa apopila! jeje

Dokumental interesgarria, aspaldi ikusi nuen bainan gaizki oroitzen ez badut nere ustetan funtsezko datu bat aipatzea ahaztu duzue, dokumentalean korporazioei analisi psikiatriko edo psikologiko bat egiten zaie, hortarako erabiltzen diren prozedura psikoanalitiko
arruntekin eta analisi hortatik ateratzen diren ondorioak, korporazioek psikopata baten perfilarekin bat datozela bere osotasunean.

Besterik gabe, aupa hor kazetari!!
Eutsi Luzaiden Ekialderi gero eh!
Ongi izan!